COACHING FACTORY 2017-11-28T10:21:05+00:00

COACHING FACTORY

Objetivos personales, profesionales y empresariales

Coaching Factory-k zure helburu personal, laneko nahiz enpresako helburuak lortzeko egiten du lan.

Gure lan-esparrua norbanakoetara zein erakundeetara zabaltzen da. Hainbat programa ditugu honako eremuak lantzeko: eraldatze-lidergotza, errendimentu altuko lantaldeak osatzeko, taldeetako rol desberdinak aintzat hartuta bikaintasunari begirako funtzioen garapena eta egikaritzarako programa, lanerako orientabidea, berla re-orientación profesional, ekintzailetza eta norbanakoen ahalduntzea.

Horretarako, coaching mundutik eta giza baliabideen kudeaketarako esparrutik datozen erreminta-multzo handia lantzen dugu. Erreminta hauek egoerak diagnostikatzen ahalbidetzen digu, behar bakoitzarentzat teknika berezituak egokituz.

Coaching Factoryn emaitzetara bideratutako metodología zorrotzak erabiltzen ditugu, inbertsioaren itzulera neurtzeko bidea ahalbidetuz. Konfidantza eta erabateko konpromisoa dira gure aliatu.

GU GEU

Coaching Factory ezagutza anitzeko profesionalen taldekideek osatzen dute. Coaching adituak, ASESCOk ziurtatuak eta Basque Coaching Factory-Coachen Euskal Elkarteko kideak gara.

Asmo handia dugu: erakundeen hazkundea, pertsonen talentuen bitartez.

Giza baliabideen inguruan enpresek dituzten beharrak asetzen ditugu. Erakundeen etekin eta prozesuak hobetzeko erremintak eta metodologiak ere eskaintzen ditugu.

Hurrengo prestakuntza eta akreditazioak ditugu: Practitioner PNL egokituan DBM metodologiarekin (SCT Systemic), Taldeetako Belbin rolen metodologiarekin aritzeko baimena (Belbin Spain) eta TTI Success Insights talentuen ebaluazioetan aditua,  SIKKHONA taldeen metodologian aditua, Personal Time Control (SMI), Coaching aditua (IESEC eta EFIC) y Pertsonen eta Zuzendarien Coaching nazioarteko aditua (ICF, ASESCO eta Rey Juan Carlos Univertsitatea).

XEDEA

Coaching Factoryren xedea da pertsonen eta erakundeen kontzientzia hartzeko, erantzukizuna beregantzeko eta hobekuntza-ekintzak diseinatzeko langunea eskaintzea da, norbanakoentzat nahiz laneko eremuetan.

IKUSPEGIA

Talentuaren hazkunderako agentea izan nahi dugu, gurekin lan egiten duten pertsonek eta erakundeek bere helburuak lor ditzaten.

BALIOAK

ZINTZOTASUNA

Coaching Factoryrentzat ezinbestekoa da barne eta kanpo zintzotasuna lantzea norbere buruaren ezagutza-prozesuetan eta besteengana iristeko erlazioetan.

OSOTASUNA

Konpromisoaren eta erantzukizun-mailaren emaitza, norbanakoen zein taldeko ekintzak egiteko eta helburuak lortzeko.

ZERBITZU-BOKAZIOA

Coaching Factoryrentzat dedikazio pertsonalizatua eta aktiboa ezinbestekoak dira coaching egiten dugunean. Gure bezeroek benetako eta epairik gabeko elkarrekintza jasoko dute, ikuspegi positiboa indartuz, orainaldian gauzatzen diren ekintzetara bideratuta, etorkizunera begira.

HAZKUNDEA

Coaching Factoryk baliabideak eta erremintak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei bere garapen prozesuak bizkoirtzeko, ikuspegiak zabalduz, beraien egite-ahalmena eta bere inguruan elkarreragina baimenduz.

ZALANTZAK DUZU?

Jar zaitez gurekin harremanetan

637 772 983
info@coachingfactory.es

HARREMANETARAKO