Coaching mintzapraktika taldeetan. Hauxe mintzagaia, AEK-k antolatutako Praktikatu eta bizi jardunaldietan.
Hona hemen antolatzaileek botatako erronka:
Dinamizatzaileak taldeetan jokatzen duen papera ezinbestekoa da, berari dagokio taldearen osasuna neurtu eta motibaziorako tresnak eskaintzea. Coachingak zertan lagundu ahal du horretan?
Lau idei nagusien gira-bira ibili zen hitzaldia.
- Edozein eraldaketa norberarengandik hasi behar da.
- Entzumena sakona
- Ekin
- Behatu kuriosidadez. Txikiak, handiak. Denegandik ikasi daiteke. Naturarengangik are gehiago.
Norberarengandik hasi
Lagundu dezake, bai, baina norberarengandik hasita. Benetako gizarte-transformaziorik ez dago norberarengandik hasten ez bada. Zentzu horretan, U teoria, MIT erakunde ospetsutik datorkigun eredu berria aipatu nuen, Otto Scharmer ekonomilariaren eskutik.
Barne-eraldaketa horretan, entzumena lantzea ezinbestekoa da. Ni eta nire moduan pentsatzen dutenei ez ezik, desberdin pentsatzen dutenei ere arretaz entzun, ulertu enpatizatuz, elkarrekin eremu berria sortzeko.
Entzumena sakona
Entzumena, hortaz, hiru elementu hauek aintzat hartuta egin behar da:
Aurreiritzirik ez, entendimendua zabalik; elkarulertu, bihotza zabalik; beldurrik ez, ekintzetarako prest.
Ekin
Coaching ez dago, ekintzarik ez badago. Hau da, coaching-ak laguntzen du ekiteko, beti ere, helburuaren kontzientzia sakona eta integrala ulertu ondoren.
Eta ekintzei nola ekin? SMART ingelesez, URANO euskaraz: eskUragarria, eRrealista, espezifikoA, Neurgarria eta denbOra zehatz. Ikusi UPV/EHUk egindako taupada ekintzak definitzeko eredua.
Ekintzak honelakoak izan behar dira: zehatzak, errealistak eta neurgarriak, jendearen beharretara egokituak eta, batik bat, limurtzaileak.
Behatu kuriosidadez
Erleen modura, mintzapraktika taldeak euskalinizatzen
Eta hauxe? Ba askotan pentsa dezakegu dena asmatuta dagoela, ideiak agortuta ditugula. Eta hara non, irtenbideak beti egon dira hor: naturan. BIOMIMESIS zientzia-alorrak erakusten digu naturan eta bizidunengan atentzioa jarrita irtenbide berriak eta berrritzaileak aurki ditzakegula.
Erleen kasuan, mintzapraktika taldeen metafora ederra dakargilua iruditzen zait. Animali txikiak izan arren, sekulako eragina dute gure ekosisteman.
“
Erlea desagertuko balitz, gizakiak lau urteko biziraupena izango luke: erlerik gabe ez dago polinizaziorik, ez belarrik, ez animalirik, ezta gizakirik ere«. Albert Einstein
Erleak txikiak dira; mintzapraktika-taldeak ere txikiak dira. Euskal Herri osoan zabalduta daude eta apurka-apurka, baina etenik gabe, gure txokoak, kaleak, tabernak euskalinizatzen ari dira.
Mintzapraktika taldekideak gure txokoak euskalinizatzen ari dira.
Erleen metafora honekin jarraituz, honako galderak egiten ditugu:
- Nola lortu erletxeen gelaxken egitura sendoa bezain arina, bata bestearen gainean pilatzeko eta elkarbizi bermatzen duena?
- Nola lortu esfortzu txikiarekin zabalkunderik handiena?
- Nola komunikatzen gara gure artean?
- Nola defendatu gure burua ziztadarik eman barik, heriotzara gure burua kondenatu barik?
- Zein gehiago okurritzen zaizu?
Nire eskerrik beroenak antolatzaileei eta kide izan nituen kideei: AEK, Eduardo Apodaka, Gemma Sanginés, Mikel Urdangarin eta Miryam Artola.
PRAKTIKATU ETA BIZI: BIZI PRAKTIKATUZ ETA PRAKTIKATUZ BIZI.
Deje su comentario