Pertsonen arteko harremanak

///Pertsonen arteko harremanak

Pertsonen arteko harremanak

Programa hau pertsonen arteko harremanak hobetu nahi dituztenentzat bideratuta dago, batez ere, aurreikuspenak eta inplikazio-mailaren arteko oreka lortzen zailtasunak dituztenentzat, bai ekitaldi handietan, edota harreman berriak nahiz bikotea bilatzen ari direnentzat.

“Pertsonen arteko harremanak” izeneko programan ibilbide pertsonala aztertzen dugu sakonki, errepikatzen diren portaerak eta emozio ezkorrak identifikatzen ditugu, hala nola, gehiegizko kontrolaren beharra eta “ezetz” esateko gaitasun eza. Prozesuaren azkeneko fasean, epe labur eta ertaineko helburuak jarriko ditugu, erantzukizunak bere egiteko gaitasuna indartuz, benetako komunikazioa landuz eta emozioen kudeaketa baikorra eginez.

Modu atseginean eta dinamikoan, Coaching Factoryren metodologiak ahalbidetzen du harremanen kalitatea hobetzen, harreman berriak egiten, eta harremanak emankorrak eta egonkorrak izaten.

[panel background=”f0f0f0″ radius=”noradius” panel=”panel”]Programaren iraupena gutxi gorabehera: 8-10 saio.[/panel]

By | 2014-03-20T12:54:42+00:00 26 apirila, 2013|Life-Coaching, Programak|Erantzunak desaktibatuta daude Pertsonen arteko harremanak sarreran