Ahaldundu zaitez

///Ahaldundu zaitez

Ahaldundu zaitez

Programa hau bizitza topera bizi nahi duten pertsonei zuzenduta dago, bere ahalbide guztiak erabili nahi dutenentzat, bizimodu bikaina izan nahi dutenentzat, bere ametsak egi bihurtzeko lan egiten dutenentzat, norberarentzat eta besteentzat inspirazioa izan nahi dutenentzat, bere bizipenetatik ikasi nahi dutenentzat, bere barne iratxo piztu nahi dutenentzat. Hitz bakar batean, bere bizitzaren norabidearen erantzule bakarra izan nahi dutenentzat.

“Ahaldundu zaitez” programan, Coaching Factoryk hausnarketa dinamikorako gunea eskaintzen du, zure bertsiorik onena aireratu dezazun, zure oinatz berezi eta bakarra distira dadin, kalitatezko harreman emankorrak sor ditzazun, ikasketa-prozesu gisa.

Coaching Factoryren metodologiak norberaren berezko adimen, gaitasun eta indarguneak antzematen laguntzen du, zure bizitzan erabili izan dituzunak. Zure baloreak eta sinismenak identifikatuko dituzu eta zure bizitzan nola egikaritzen dituzun ikusi ahal izango duzu, koherentziaz bizi zaitezen, bizitza betea eta gogotsua.

[panel background=”f0f0f0″ radius=”noradius” panel=”panel”]Programaren iraupena gutxi gorabehera: 8-10 saio.[/panel]

By | 2014-03-20T12:56:23+00:00 26 apirila, 2013|Life-Coaching, Programak|Erantzunak desaktibatuta daude Ahaldundu zaitez sarreran