Norbere bizitzako bikotea definitzen

///Norbere bizitzako bikotea definitzen

Norbere bizitzako bikotea definitzen

Programa hau bikoterik gabe luze dauden pertsonei zuzenduta dago, baita egokiak ez diren harremanak kateatzen dituztenei eta azkeneko bikote-harremana zergatik amaitu zen ulertzen ez dutenei ere. Harreman betea, gogoz betetzen duena eta heldua nahi dutenak programa honetan norbere burua ezagutzeko bidean abiatuko dira, bateragarritasunaren bila.

“Norbere bizitzako bikotea definitzen” izeneko programan ibilbide pertsonala aztertzen dugu sakonki, errepikatzen diren portaerak eta emozio ezkorrak identifikatzen ditugu, hala nola, gehiegizko kontrolaren beharra eta “ezetz” esateko gaitasun eza. Prozesuaren azkeneko fasean, epe labur eta ertaineko helburuak jarriko ditugu, erantzukizunak bere egiteko gaitasuna indartuz, benetako komunikazioa landuz eta emozioen kudeaketa baikorra eginez.

Modu atseginean eta dinamikoan, Coaching Factoryren metodologiak ahalbidetzen du harreman beteak eta helduak lortzea, norbere barrua hasten den heinean.

[panel background=”f0f0f0″ radius=”noradius” panel=”panel”]Programaren iraupena gutxi gorabehera: 6-10 saio.[/panel]

By | 2015-11-24T20:40:25+00:00 26 apirila, 2013|Life-Coaching, Programak|Erantzunak desaktibatuta daude Norbere bizitzako bikotea definitzen sarreran