Programa honen bidez taldeen emaitza eta lorpena areagotzen laguntzen dugu maila hauetan: sormena, inplementatzailea, produktibitatea edota ejekutiboa. Programa hau bereziki zuzenduta dago, taldearen emaitza ez denean norbanakoaren lanaren metaketaren parekoa.
“Errendimendu handiko taldeak” izeneko programan Belbin metodología erabiltzen dugu norbanakoen rol nagusiak identifikatzeko, eta haiekin batera, hobetzekoak direnak ere. Postua eta pertsonaren arteko egokitasuna neurtzen dugu, eta proiektuaren fase bakoitzean rolen konbinaketa egokia aukeratzen laguntzen dugu.
Prozesuak bi parte ditu. Batetik, persona bakoitzarekin bakarkako coaching saioak hobekuntza espezifikoa lantzeko, eta bestetik, taldeko bideratze-lana, bileretan eta talde-dinamiketan gauzatuko dena, denbora laburrean inpaktu handiko ekintzak ahalbidetzeko.
Metodología honekin, Coaching Factoryk taldekideen arteko lankidetza, autonomía-maila eta emaitza tangibleak ahalbidetzen du; bide batez, pertsonen efikazia areagotzen da, eta horrekin, taldekideen gogobetetasun-maila handitzen da.
[panel background=”f0f0e6″ radius=”noradius” panel=”panel”]Programaren iraupena gutxi gorabehera: 6-8 saio.[/panel]