Coaching mintzapraktika taldeetan. Hauxe mintzagaia, AEK-k antolatutako Praktikatu eta bizi jardunaldietan.
Hona hemen antolatzaileek botatako erronka:
Dinamizatzaileak taldeetan jokatzen duen papera ezinbestekoa da, berari dagokio taldearen osasuna neurtu eta motibaziorako tresnak eskaintzea. Coachingak zertan lagundu ahal du horretan?
Motibazioaz ari bagara, egun dagoen motibazioen gaineko ebaluaziorik garrantzitsuenetarikoa eskaini nien hitzaldian, TTI Success Insights taldearena.
- Zerk motibatzen du jendea, aktibatzen duena?
- Zerk egiten du pertsona bat jarduera batean konpromotitzea?
Erantzunak pertsona bakoitzaren interesen, baloreen eta motibatzaileen araberakoa izango dira. Hauek eramaten gaituzte norabide batean zein bestean ibiltzera.
Eduard Spranger filosofo eta psikologo alemaniarrak teoria landu gai honen inguruan. Hauetan oinarrituta, Bonnstetter ikertzaile estatubatuarrak motibazio hauen neurketa egitea ahalbidetu du.
Motibadoreak
1. TEORIKOA:
EGIA da motibatzen duena. Ezagutza bilatzen du. Ez zaio ardura horrenbeste gauzen edertasuna edo erabilgarritasuna; behatuko ditu logika edo arrazonamendua bilatzeko. Enpririkoa, kritikoa eta arrazionala izan ohi da pertsona hau.
2. UTILITARIOA:
Bere ekintzen erabilgarritasuna bilatzen du, ekonomikoa batik bat. Diruak ematen duen segurtasuna estimatzen du bereziki, berarentzat eta baita bere familiarentzat edo gertukoentzat. Praktikoa da erabat. Negozi gizon-emakueengan dago errotuta, batez ere.
3. INDIBIDUALISTA: El principal interés de este motivador es el PODER,
BOTEREA bilatzen du batik bat. Kontrola nahi du. Ez zaio axola horrenbeste «lehen lerroan» egotea; harengan konfidantza eta ospea aitorpena jasotzea nahi du.
4. ESTETIKOA:
Itxuran eta armonian interes handia dute. Dotorezia eta egokitasuna bilatzen dute. Motibadore espiritualekin lotzen da. Natura bereziki maite dute. Ez dira bereziki «artistak» izan behar, edo gaitasun artistikorik eduki behar; bizitzaren alderdi estetikoez ari gara.
5. SOZIALA:
Pertsonengan dute interesa. Gizartearen ongizateaz arduratzen dira, era altruista batean. Berez, abegikor, ulerkor eta eskuzabal jokatzen ohi dute. Hauentzat, teorikoak, utilitarioak eta estetikoak modu hotzean portatzen dira. Pertsonak laguntzea ezinbestekoa harreman egokiak eduki ahal izateko.
6. TRADIZIONALA:
Bizitzeko ezinbestekoa da honakoa honetan oinarritutako sistima: batasuna, ordena eta tradizioa. Bizitzeko arauak eta ohiturak finkatuta dituzte eta horiek arabera moldatuko dira bizitzan eta epaituko dituzten gainontzekoak.
Motibatzaile hauek ikusita, nolakoak dira mintzapraktika taldeetara etortzen direnenak? Badirudi, sozialak, tradizionalak eta teorikoak («euskaldunekin hitz egin ahal izateko, gure herriko hizkuntza delako eta euskara jakiteko»), batik bat biltzen direla; utilitarioren bat ere badago («lanerako behar dut, EGA edo bestelako titulua bahar ditut»), neurri txikiagoan bada ere.
– Nola asetzen dute mintzapraktika taldeek motibatzaile bakoitza?
– Zer egiten da motibatzaile hauek identifikatzeko?
Erakartzeko motibazioak hainbat dira, ikusi dugunez. Denbora-falta omen da arrazoi nagusia. Hala erantzun dute baja hartu dutenek egindako azterlan batean jaso den moduan.
Baina denok dakigu GUSTOKO TOKIAN, ALDAPARIK EZ dagoela. Gure motibatzaileak asetuta egongo balira, denbora bilatuko genuke.
GUSTOKO TOKIAN, ALDAPARIK EZ
– Zein motibatzaileri ez dio erantzuten mintzapraktika-taldeak?
– Printzipioz, motibatzaile jakin bati jarraiki izena eman badute, zein beste motibatzaile nagusitu da, aurrekoaren kaltetan?
Hortaz, zein da, hortaz, mintzapraktika taldea uzteko arrazoia?
Post honetan eskaini ditugun 6 motibadoreak, agian, barne hausnarketarako eredua eman dezake.
Ez da erraza pertsonengan eragitea. Hortaz, zorionak orain arte PRAKTIKATU ETA BIZI egitasmoari, egindakoa ez baita makala.
Mintzapraktika egitasmoaren gainean sakondu nahi baduzue, hona hemen eraginkortasuna neurtzeko egindako azterlanaren emaitza.
Lotutako post
Coaching, euskara, mintzapraktika taldeak eta erleak
Deje su comentario